Ikuspegi analitikoak metabolomikan eta lipidomikan: teknologiak, erronkak eta etorkizuneko perspektibak Analytical approaches in metabolomics and lipidomics: technologies, challenges, and future perspectives

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-07-27

Laburpena

Zientzia omikoek ikerketa biomedikoa eraldatu dute, sistema biologikoen karakterizazio integrala ahalbidetzen dutelako geneen, RNAen, proteinen eta metabolitoen analisi koordinatuaren bidez. Zientzia horien artean metabolomika dago, eta hau fenotipoarekiko duen hurbiltasunagatik nabarmentzen da. Metabolitoek zuzenean islatzen dute zelularen egoera funtzionala, eta modu sentikorrean erantzuten diete aldaketa genetikoei eta ingurumenekoei, balio handiko biomarkatzaile-kliniko bihurtuz. Eremu horren barruan, lipidomika funtsezko azpidiziplina gisa agertu da; lipidoen azterketan zentratzen den teknika. Lipido horiek funtsezko molekulak dira egitura-, energia- eta seinaleztapen-prozesuetan, eta gainera, lotura oso estua dute hainbat patologiekin. Metabolomika eta lipidomikaren aurrerapena erresonantzia magnetiko nuklearra (NMR) eta masa espektrometria (MS) bezalako teknika analitikoen garapenek bultzatu dute, eta sarritan banaketa metodo ezberdinekin akoplaturik topatu ditzakegu; hala nola, likido kromatografia (LC), gas kromatografia (GC) edo elektroforesi kapilarra (CE). NMRak erreproduzigarritasun handia eta analisi ez-suntsitzailea eskaintzen duen bitartean, MSak sentikortasun handia eskaintzen du; kontzentrazio oso txikiak detektatzeko gaitasuna baitu. Teknologia horiei esker, bereizi egin daitezke alde batetik biomarkatzaileen aurkikuntzara bideratuak dauden estrategia ez-bideratuak, eta bestetik, konposatu espezifikoen kuantifikazioan zentratutako estrategia bideratuak. Metabolomaren dibertsitate kimiko handia dela eta, ez dago metabolito guztiak har ditzakeen teknika bakar bat, eta, beraz, plataforma anitzeko ikuspegiak erabili behar dira. Testuinguru horretan, teknika osagarrien konbinazioak emaitzen fidagarritasuna hobetzen du. Etorkizuneko hobekuntza teknologikoek sentsibilitatea, sendotasuna eta errendimendu handiko gaitasuna areagotzea espero da, azterketa klinikoetan biomarkatzaile berriak identifikatzea eta baliozkotzea erraztuz.

Abstract 18 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Biomarkatzaileak, Lipidomika, Masa Espektrometria, Metabolomika, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra

Atala
Ale Arrunta