Aluminioaren gainazal-tratamenduaren eragina karbono-zuntzez indartutako Fiber Metal Laminates (FML) materialen propietate mekanikoetan espazio-aplikazioetarako.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-10-05
Mikel Ugarte-Zuazua Lorena German Ayuso Rubén Seoane Rivero

Laburpena

Zuntz-metalezko laminatuak (Fiber Metal Laminates, FML) material hibrido aurreratuak dira, metalaren eta material konposatuen propietateak konbinatzen dituztelako. Lan honen helburua aluminioari aplikatutako gainazal-tratamenduek karbono-zuntzez indartutako FMLen atxikimenduan eta portaera mekanikoan duten eragina aztertzea izan da, espazio-sektorean erabil daitezkeen egitura arinak garatzeko. Laminatuak hutsean eta presiopean fabrikatu dira, 135 °C-ko tenperaturan eta 90 minutuko ontze-zikloa erabiliz. Ondoren, trakzio- eta Charpy inpaktu-saiakuntzak egin dira materialaren propietate mekanikoak eta geruzen arteko loturaren kalitatea ebaluatzeko. Trakzio-saiakuntzetan, NaOH bidez tratatutako laginek erresistentzia eta zurruntasun handiagoak erakutsi dituzte, 550 MPa-ko trakzio-erresistentzia maximoa lortuz. Gainera, lagin horiek emaitza homogeneoagoak aurkeztu dituzte, itsasgarriz lotutako laginek baino

Abstract 14 | PDF Downloads 1

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

FML, konposite, zuntz –metalezko laminatua, espazioa

Atala
Ale Arrunta