Kaosa Goi-Maiztasuneko zirkuituetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-11-2012
J. Jugo A. Anakabe

Laburpena

Zirkuitu elektronikoak sistema oso konplexuak direnez, zirkuitu horiek diseinatzerakoan sinplifikazioak egiten dira. Baina benetan, sistema ez-linealak izanik, dinamika oso aberatsa dute, fenomeno bitxien agerpena, kaosa bame, ahalbideratuz. Horregatik, zirkuituen simulazioa garrantzi handiko tresna bilakatzen da diseinuak balidatzeko. Hala ere, goi-maiztasuneko zirkuituak ezin dira simulazioen bidez era errazean aztertu. Alde batetik, denbora-eremuan elementu batzuen ereduztapena zaila suertatzen da eta gainera, simulazioak eraginkorrak izan daitezen, iragankorra oso luzea izan daiteke. Beste aldetik, ez-linealtasunen agerpenak maiztasun-eremua erabiltzea zailtzen du. Bi eremuak nahastuz, balantze harmonikoa jaio zen arazoa konpontzeko. Baina teknika hori, zuzenean, ez da ez-egonkortasunak detektatzeko gai. Gaur egun, arazo hori saihesteko teknika berriak garatzen ari dira. Teknika horiek zirkuituaren egonkortasuna sistemaren maiztasun-erantzunaren bitartez aztertzen dute.
Abstract 81 | PDF Downloads 93

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Goi-maiztasuneko zirkuituak, Kaosa, Balantze harmonikoa, Maiztasun eremua

Atala
Ale Arrunta