Ohar bat Zuberoako bokal asimilazioen kronologiaz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-01-29
Manuel Padilla-Moyano

Laburpena

Zuberoa osoan obratu ziren bokalen arteko elkarreraginez harago (hots, konbentzio ordinarioan [e + a > ia], [o + a > ua] & [ü + a > ia] arauetan adierazten direnak), une batetik aitzina bokal asimilazio deitu ohi diren aldaketa berriagoak abiatu ziren, arras modu sinplifikatuan [í + a > í] & [ú + a > ú] bezala formula daitezkeenak. Egun, aldaketa bigarrendar horiek zubereraren barneko desberdintasun markagarrienetarik dira, beharbada ezaugarri intradialektal nagusi. Lan honek Zuberoako bokal asimilazioen kronologia du jomuga. Gaiaz dakiguna bildurik (§ 1), Zuberoako testu zaharren lekukotza ekarriko dugu (§ 2), eta egungo hizkuntzatik hurbil diren datuak aztertuko ditugu (§ 3). Ondoren, asimilazio bokalikoen kronologiaz eta hedaduraz arituko gara (§ 4), ondorio batera etortzeko (§ 5).

Nola aipatu

Padilla-Moyano, Manuel. 2025. «Ohar Bat Zuberoako Bokal Asimilazioen Kronologiaz». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 57 (1-2):773-83. https://doi.org/10.1387/asju.25925.
Abstract 65 | PDF Downloads 37

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala