Hualde deitura, hidronimia eta paisaiaren elementuen kokapena Euskal Herriaren ekialdeko mugetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-01-29
Juan Karlos Lopez-Mugartza

Laburpena

Hualde abizena gure herri eta ibar anitzetan hedatuta dago, baina aldaera eta grafia ezberdinekin Euskal Herriko ipar-ekialdeko mugetan sarriago gertatzen da. Abizenaren azterketatik abiatuta, Pirinioen bi aldeetako aldaerak ikertu dira eta berau osatzen duten osagaiak aztertu ere bai; alde batetik, ur oinarritik eratorritako hidronimoak, eta, bestetik, ‑alde posposizioaz eraikitakoak. Era berean, beste hidronimo batzuk eta Euskal Onomastikan ohikoak diren beste posposizio batzuk ere aztertu dira; izan ere, postposizioen bidea izan da euskarak aukeratu duena hizkuntza erromanikoetan preposizio-lokuzioen bidez islatzen duten adierazteko. Honela, leku-posposizioei esker, etxearen, abizenaren edo toponimoaren kokapen zehatza jakin daiteke, bai eta zehatz adierazi ere berak modifikatzen duen izen elkarketaren lehenengo osagaiak zein leku hartzen duen paisaian. Artikuluan zehar, batez ere Erronkarin (Nafarroa) eta mugakide diren Larraine eta Santa Grazi herrietan (Basabürüa, Zuberoa) aurkitutako hidronimoak aztertzen dira, eta, neurri txikiagoan, Zaraitzun (Nafarroa), Baretos eta Aspe ibarretan (Biarno) eta Anso ibarrean (Aragoi) aurkitutakoak. Era berean, -alde konposizio-elementuaren multzo semantikoaren azterketak agerian uzten du euskararen aberastasun postpositiboa, argi eta garbi erakusten baitu Pirinioen bi aldeen artean dagoen continuum-a. Izan ere, oso kasu bakanetan soilik ez dago bi aldeetan toponimorik edo abizenik partekatua ez denik, leku ezberdinetara egokitutako lerradurekin bada ere; badira, hain zuzen ere, haren jatorria definitzen duten ezaugarri morfologiko edo fonetiko bereziak, baina, azken batean, enbor komun beraren aldaera huts gisa ere argi eta garbi aitortzen direnak, garai, batean bi komunitateen arteko harremana oso estua izan zela erakusten dutenak, Pirinioetako mendiak muga gaindiezin ez, baizik elkargune zirela, auzo-komunitate bat bera ere osatzeraino.

Nola aipatu

Lopez-Mugartza , Juan Karlos. 2025. «Hualde Deitura, Hidronimia Eta Paisaiaren Elementuen Kokapena Euskal Herriaren Ekialdeko Mugetan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 57 ((1-2):613-29. https://doi.org/10.1387/asju.25968.
Abstract 0 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Artola, Koldo. 1977. Erronkariko uskararen azken hatsak… eino’re!! FLV 9. 75-107.
Artola, Koldo. 1980. Erronkariko ‘uskara’ren azken hatsak… oraino’re! FLV 12. 49-85.
Auñamendi = Estornés Lasa, Bernardo. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Eusko Ikaskuntza, Bernardo Estornés Lasa Funtsa. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/ (2023/12/30).
Aznarez, Josune. 2018. Erronkaribarko etxe-izen euskaldunak. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 50(92). 199-236.
Bidankozarte. 2019a. Los Hualde y el clero. Vidángoz desde otro punto de vista. 2019-07-18. http://vidangoz.com/bidankozarte/?p=2260 (2023/12/30).
Bidankozarte. 2019b. Apellidos bidankoztarras: Hualde. Vidángoz desde otro punto de vista. 2019-07-15. http://vidangoz.com/bidankozarte/?p=2258 (2023/12/30).
Botero, Giovanni. 1598. Guasconia Descriptio, Gasconia [Gascony]. Relationi Universali di Giovanni Botero Benese. https://pictures.abebooks.com/inventory/30664292247.jpg (2023/12/30).
Cierbide, Ricardo. 1976. Toponimia del Becerro antiguo de Leyre (siglos XII-XIII) (I). FLV 23. 237-284.
Cierbide, Ricardo. 1977. Indice completo de antropónimos citados en el Becerro Antiguo de Leyre (I). FLV 27. 431-472.
EAT = Lopez-Mugartza (2008).
Estornés, Bernardo. 1985. De toponimia roncalesa. In Edorta Kortadi (arg.), Aingeru Irigarayri omenaldia, 379-388. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
Estornés Lasa, José. 1984. Mendigatxa'k Azkueri Kartak, 1902-1916: Eta Erronkari'ko Uskaratik utzulpen ta goarpenak. FLV 43. 55-128.
FHV = Mitxelena (1977).
Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. 1992. Documentación medieval de Leire: catálogo (siglos XIII-XV). Príncipe de Viana 195. 57-168.
Garate, Justo. 1962. Nombres vascos y caracteres de los seles. Euskera 7. 121-130.
García Larragueta, Santos A. 1957. El gran priorado de Navarra de la Orden de San Juan de Jerusalén. Siglos XII-XIII. Iruñea: Institución Príncipe de Viana.
Goñi Gaztambide, José. 1963. Catálogo del Becerro antiguo y del Becerro menor de Leyre. Príncipe de Viana 92-93. 149-214.
Grosclaude, Michel. 1991. Dictionnaire toponymique des communes du Béarn. Edicions Reclams.
Hualde, José Ignacio. 1995. Sobre el acento roncalés. ASJU 29(2/3). 499-525.
Hualde, José Ignacio. 2017. Erronkarieraren garapen fonologiko dialektalaz. In Aitor Iglesias & Ariane Ensunza (arg.), Gotzon Aurrekoetxea lagunarterik hara, 175-194. Bilbo: UPV/EHU.
Ibarra Murillo, Orreaga. 2011. Mezkiritz a través de sus documentos. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 86. 33-91.
Internet Archive. 2015. Etxalt Ttipiak Conf Paysanne. 2015-12-01. https://archive.org/details/EtxaltTtipiakConfPaysanne (2023/12/30).
Iñigo Ariztegi, Andrés, & Paskual Rekalde Irigoien. 2018. Euskal oikonimia Baztan-Bidasoa eremuko lekukotasun historikoen argitan. In Ana Zabalza (arg.), De Engracia a Garazi: el misterio de los nombres en Navarra, 163-248. Iruñea: Aranzadi.
Izagirre, Kandido. 1961. Erronkariko euskal-ondakin batzuk (2. zatia). BAP 17. 391-407.
Knörr, Hendrike. 2022. Salvemos nuestros nombres de lugar. In Roberto Gonzalez de Viñaspre (arg.), Henrike Knörr (1947-2008). Idazlan Hautatuak. Textos Escogidos (Euskaltzainak 39). Bilbo: Euskaltzaindia.
Lopez-Mugartza, Juan Karlos. 2008. Erronkari eta Ansoko Toponimiaz (Mendaur Bilduma 5). Iruñea: Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernua.
Lopez-Mugartza, Juan Karlos & Erronkariko Euskara Zerbitzua (koord.). 2018. Erronkaribarko etxeak-Las casas del Valle de Roncal. Erronkari-Roncal: Erronkariko Batzorde Nagusia-Junta General del Valle de Roncal.
Mitxelena, Koldo. 1969. Notas sobre los nombres de persona en la Navarra medieval. FLV l. l-59 (Berrargit. OC 11, 502-538).
Mitxelena, Koldo. 1973. Apellidos vascos. 3. argit. Donostia: Txertoa (1. arg., 1953; berrargit. OC 9, 1-235).
Mitxelena, Koldo. 1977. Fonética histórica vasca. 2. argit. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia (1. argit., 1961; berrargit., 1985).
Mitxelena, Koldo & Ibon Sarasola. 1987-2005. Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 lib. Bilbo: Euskaltzaindia (11. argit. elektr. 2023: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh).
Morvan, Michel. 2004. Noms de lieux du Pays Basque et de Gascogne. Chamalieres: Bonneton.
NTO = Nafarroako Gobernua. Nafarroako Toponimia Ofiziala. https://administracionelectronica.navarra.es/toponimia/?lang=eu (2024/01/03).
OEH = Mitxelena & Sarasola (1987-2005).
Orpustan, Jean-Baptiste. 2000. Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule. Izpegi.
Peillen, Txomin. 1989. Toponymie gasconne en Pays Basque et basque en Béarn limitrophe. In Langues en Béarn, Cahiers de l’Université, 107-128. Toulouse: Presses Universitaires du Mirail, Université de Toulouse-Le Mirail.
Atala
Artikuluak