Alegiako haurrak eta hitanorako jauzia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-12-13
Endika Arnedo Garcia

Laburpena

Hitanoa euskaraz modu informal batean zuzentzeko tratamendua da eta azken urteetan haur eta gazteen hitanoaren erabilpenak izan duen beherakadaz oharturik, lan honetan ikertu da Alegiako haur eta gazteak hitanoarekin duten harremana, hitanoarekiko iritzia eta hitanorako jauziaren prozesua, helburu nagusitzat izanik Alegiako haurren hitanoranzko jauzia ezagutzea. Horretarako, hitanoa zer den, zein funtzio sozial duen, zein konnotazio ezartzen zaizkion, zeintzuk diren hitanoaren erabileraren aldagaiak eta transmisio gune nagusien egoera nolakoa den aztertu da; Alegiako 8-11 urte bitarteko haurrei eginiko behaketa, galdetegi, bakarkako elkarrizketa zein talde-eztabaida bidez. Hitanoaren ezagutza eta aldeko ideologia izatea beharrezkoa dela ikusi da hitanoranzko jauzia emateko, baina faktore gehiagok ere eragina dutela hori lortzeko bidean.

Nola aipatu

Arnedo Garcia, Endika. 2024. «Alegiako Haurrak Eta Hitanorako Jauzia». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 58 (1):83-104. https://doi.org/10.1387/asju.24088.
Abstract 405 | PDF Downloads 225

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala