Gogoeta batzuk Naming and Necessityri buruz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2021-03-15
Michael Devitt

Laburpena

Artikulu honek Naming and Necessityren berrogeigarren urteurrena ospatzen

du, eta batera biltzen ditu urteetan zehar lan horri buruz egin ditudan gogoeta batzuk. Nire

ustez gaizki ulertu diren liburuko alderdietan jartzen du arreta, edo atzeman ez direnetan,

edo oker baztertu direnetan edo, besterik gabe, azpimarratzea merezi dutenetan.

Hizkuntzaren filosofiarekin hasten da, lehendabizi erreferentziaren deskripzio-teorien

kontrako Kripkeren argudiorik indartsuena, “ezjakite eta akatsa”ren argudioa, eztabaidatuz.

Gero Kripkeren “irudi hobea”, kausal-historikoa eta zurruntasunari buruzko bere eztabaida

hartzen ditu aintzat, eta, azkenik, “erreferentzia zuzena”, Kripkeri oker egotzitako doktrina

onargaitza. Gainerakoak biologia- eta kimika-klaseei eta banakoei buruz Kripkek proposatu

dituen doktrina esentzialistez dihardu. Zientziaren filosofo batzuek zorrotz kritikatu dituzte

doktrina horiek. Nik uste dut dagozkien zientziek Kripkeren alde egiten dutela, ez kritikoen

alde.

Nola aipatu

Devitt, M. (2021). Gogoeta batzuk Naming and Necessityri buruz. Gogoa, 22. https://doi.org/10.1387/gogoa.22599
Abstract 214 | PDF Downloads 165

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

deskripzio-teoriak, teoria kausal-historikoak, zurruntasuna, erreferentzia zuzena, esentzialismo biologikoa, esentzialismo kimikoa, esentzialismo indibiduala.

Atala
Artikuluak