Eskolako kanpo espazioaren eraldaketaren eragina Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Ikasleek 30 minutu inguru igarotzen dituzte jolastokian egunero, hauek askatasunez jolasteko eta mugitzeko aukera ematen dute, baina jolasteko edozein lekuk balio duen arren, garrantzitsua da umeei egokitutako eremuak eskaintzea. Jolastoki gehienek, diseinu tradizionala dute, hauetan asfaltoa da nagusi eta futbol eremuak erdigunea eta espazio gehiena bereganatzen du. Badira jolastokia aldatu duten ikastetxeak, baina ez da umeengan izan duen eragina ikertu. Lan honen helburua Durangoko ikastola batean gauzatutako jolastokiaren eraldaketak ikasleen jarreran, natura eta hezkidetzarekiko, izan duen eragina aztertzea da. Metodologia kualitatiboa jarraituz, 6 elkarrizketa gauzatu dira irakasle eta gurasoekin. Ikasleei ere diseinu berriaren inguruan galdetu zaie. Emaitzek adierazten dute, hezkidetzan eta naturan oinarritutako aldaketak, haurren jarreran, natura eta hezkidetzarekiko, eragina izan duela. Jolastokia aldatzeak eta futbola bazterrera eramateak neskek erdigunea hartzea ahalbidetu du. Natura espazio ez determinatuak sortzeak, neska eta mutilen arteko nahasketa gehiago eta esploratzeko eta esperimentatzeko grina piztu du. Ondorioztatu da kanpo espazioen inguruan hausnartu behar dela, ikastetxeetan hezkidetza bermatzeko eta naturarekiko harremana sustatzeko.
Hitz gakoak
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Jolastokia, Hezkidetza, Natura.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, jolastokia, hezkidetza, natura