Wikipediaren pertzepzio eta erabilera DBH-ko ikasle eta irakasleen artean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2023-07-10
Arantza Rico Ane García

Laburpena

Wikipedia informazioa bilatzeko iturririk erabilienetarikoa da, han gai desberdinei buruzko informazio ugari aurkitu daitekeelako erraz, azkar eta dohainik. Baina duen eraikuntza-sistema kolektiboaren ondorioz, Wikipediaren fidagarritasuna zalantzan jartzen dute askok. Hala ere, burututako ikerketa ugaritan ikusi da Wikipediaren erabilerak, eta bereziki kontsulta lanetara mugatzen ez den erabilera aktibo batek, ekarpen ugari eskaintzen dituela eta Wikipedia baliabide didaktiko moduan erabiliz ikasleek konpetentzia desberdinak bereganatu ditzaketela. Gainera, Wikipediaren erabilera aktiboagoa egiten denean, haren fidagarritasunari buruzko iritzia hobetu daiteke. Hortaz, azterlan honetan Gipuzkoako ikastola bateko DBHko ikasle eta irakasleen Wikipediaren pertzepzioa eta erabilera ikertu dira, bi galdetegi desberdinen bidez. Ikerketa honetatik ondorioztatu daiteke bai ikasleek eta bai irakasleek Wikipediaren iritzi positiboak dituztela oro har, baina informazio iturri honek oraindik mesfidantza sortzen duela kasu askotan. Gainera, Wikipediaren potentzial didaktikoa ez da aprobetxatzen eta haren erabilera ia kontsulta-lanetara mugatua dago. Beraz, interesgarria izan liteke, batetik, eskala handiago batean pertzepzio hauek ikertzen jarraitzea, eta bestetik, Wikipediaren erabilera aktiboagoa sustatuko duten esku hartzeak diseinatzea, eta horretarako jada existitzen diren informazio eta baliabideez baliatzea.

Abstract 81 | PDF Downloads 277

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Bigarren Hezkuntza, Wikipedia, pertzepzioa, erabilera, irakasleak, fidagarritasuna

Atala
Artikuluak