Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusio sozio-komunitarioa hezkuntza eremu ez formalean. Mindara Elkartearen kasua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-07-08
Usoa Martinez Larraburu Erika Martinez Juan Luis Juan Luis Asensio

Laburpena

Mindara, aniztasun funtzionala duten pertsonei arreta emateko Gipuzkoako elkartea, 2011. urtean eratu zen. 2013tik eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen ditu kirola eta gizarte inklusioa ardatz duten proiektuen bitartez, kolektiboaren inklusio-soziokomunitarioa sustatuz. Mindarak, praktikatik teoriara igaro den lan metodologia sortu du, ezaugarri propioak dituena eta disziplina anitzeko lan-taldean oinarri duen esku-hartzea proposatzen duena. Hiru oinarri dituen marko teoriko batean kokatzen da: aniztasun funtzionalaren definizioa, kolektiboaren inklusio sozio-komunitariorako estrategiak eta inklusiorako eskubidea bizitza eremu guztietan. Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako erabiltzen dituen tresnak zehaztuta ditu. Kolektiboaren gaitasunak eta eskubideak aldarrikatzearekin bat hauen ikusgarritasuna eta ahalduntzea sustatzea lortzen du. Mindararen esperientzia partekatzearekin batera, arloko profesionalek aintzat hartu ditzaketen inklusiorako 10 aholku eskaintzen dira. Lanaren ondorioetan, Mindarak inklusioaren baitan betetzen duen hutsunea aldarrikatzen da, bai eta administrazioak kolektiboaren eskubideak bermatzeko duen betebeharra azpimarratu ere, oraindik hutsune handiak daudelako pertsona ororentzat osoki eman behar litekeen inklusio sozio-komunitarioan.

Abstract 238 | PDF Downloads 110 HTML Downloads 73

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala