Adimen artifizialaren erabilera (AA)

1. Baimena
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Argitalpen Zerbitzuko aldizkari akademikoek eskuizkribuen hizkuntza eta irakurgarritasuna hobetzeko Adimen Artifizialeko (AA) tresnak modu etiko eta gardenean erabiltzea baimentzen dute.

2. AAren erabileraren adierazpena
Egileek modu gardenean adierazi behar dute IAren tresnak erabili dituztela eskuizkribuan, hala badagokio. Erabilitako programaren izena eta bertsioa zehaztu behar dituzte, bai eta AA nola erabili den labur deskribatu ere. Adierazpen hori Metodoak atalean edo interes-adierazpenak agertzen diren lekuan jarri behar da.

3. Erantzukizuna
Egileek erantzukizun osoa dute beren eskuizkribuen edukian, baita AAko tresnekin sortutako/aldatutako ataletan ere.

4. Erabilera debekatua binakako berrikuspenean
Eskuizkribuak berrikusteaz arduratzen diren pertsonek ez dute baimenik AAko tresnak erabiltzeko eskuizkribuen ebaluazioan, eskuizkribuak AAko plataformetara igotzeak haien konfidentzialtasuna arriskuan jar baitezake.