Birgaitze energetikoak gizarte etxebizitzan: portaera termikoaren analisia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-04-2018
Jon Terés-Zubiaga

Laburpena

«Birgaitze energetikoak gizarte-etxebizitzan: portaera termikoaren analisia» doktorego-tesia eraikinen birgaikuntza energetikoaren ebaluazioan datza, eta prozedura honek barne hartzen dituen atal ezberdinak kontuan hartzen ditu: datu-eskuratzea eta monitorizazioa, datuen tratamendua eta lortutako emaitzen analisiak, esaterako. Helburu horrekin, atal esperimentalean bi monitorizazio ezberdin barne hartzen ditu. Lehenik, hamar gizarte-etxebizitzen landa-azterketa bat aurkezten da hirugarren kapituluan; laugarren kapituluan etxebizitza adierazgarri baten monitorizazio zehatz baten deskripzioan arreta jartzen du. Estazio klimatiko bat kokatzeaz gain, etxebizitzaren monitorizazioa eginahal izateko hirurogei tenperatura-sentsore baino gehiago erabili izan dira. Monitorizazioa egin ondoren, atal esperimentalean lortutako datuen tratamendua garatzen da bi simulazio ereduren bidez. Azkenik, tesi honen azken atalak simulazioaren diseinuan eta aipatutako simulazioen bidez lortutako emaitzen ebaluazioan arreta jartzen du. Bestalde,eraikinen portaera energetikoa aztertzeko ikuspegi exergetikoak duen erabilgarritasuna aztertzen da tesi honen azken kapituluan.

Abstract 425 | PDF Downloads 448

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

simulazio energetikoa, TRNSYS, monitorizazio termikoa, exergia, eraginkortasun energetikoa eraikuntzan, birgaitze energetikoa

Atala
Ale Arrunta