Atzoko baliabideak, biharko osasuna: ardo-hondakinak eta kannabisa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Patricia Navarro Nestor Etxebarria Aresatz Usobiaga
Laburpena
Tesi hau bi zutabe nagusitan banatzen da. Lehenengoan, ardo-hondakinen balioa handitzeko metodologia bat garatu genuen. Lehenik, ardo-hondakinetatik polifenolak eta gantz-azidoak, bakoitza bere aldetik, erauzi genituen jariakin gainkritikoak erabiliz. Polifenolak ez dira oso egonkorrak, ordea, eta gorputzean bioeskuragarritasun baxua dute. Arazo horiek konpontzeko, polifenolak mikrokapsularatzeko teknika bat garatu genuen. Bigarren zutabean, etorkizun hurbilean kannabisa sendagai bezala erabili ahal izateko, 3 urrats eman genituen. Alde batetik, landare ezberdinak efektu ezberdinekin lotzea ahalbide dezakeen landareen kannabinoideen hatz-marka osatzeko analisi-teknika garatu genuen. Bestetik, gernuan eta plasman kannabinoideak eta euren metabolitoak kuantifikatzeko metodo bat ere garatu genuen. Azkenik, konposatu puruen eta landare mota jakinen produkzioa optimizatzeko, kimiotipo ezberdineko landareen hazkuntzan zeharreko kannabinoideen eta terpenoen garapena aztertu genuen.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Ardo-hondakinak, jariakin gainkritiko bidezko erauzketa, mikrokapsu- laratzea, gantz-azidoak, polifenolak, kannabisa, hatz-marka, landare-hazkuntza, kannabinoideak, terpenoak