Birziklatutako poliuretano-aparraren erabilera nahaste bituminosoetan Employment of recycled polyurethane foam in bituminous mixes

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-02-2022
Heriberto Pérez-Acebo Miguel Ángel Salas

Laburpena

Sustantzia asko erabili dira betuna eraldatzeko haien propietateak eta errendimendua hobetzeko helburuarekin, baina gehien erabiltzen direnak polimeroak dira. Poliuretano-aparra isolatze termikotik sortzen den hondakin-produktu bat da, normalean zabortegietan amaitzen dena. Hondakin poliuretano-aparra betun eraldatzaile gisa aukeratu zen betunak eraldatzeko bi nahaste bituminoso ezberdinak ekoizteko: beroan egindako nahastea B 50/70 motako betunarekin eta mastika bituminosoa B 35/50 motako betunarekin. Polimerozko (poliuretano-aparrezko) kantitate ezberdinak betunetan gehitu ziren, betunaren pisuaren % 1etik % 5era. Betun bietan ikusi zen %5a baino gehiagoko polimeroa sartzeak laginak zakar bihurtzen zituen langarritasun eskasarekin eta, horren ondorioz, baztertu ziren. Bi nahaste bituminosozko laginak polimerozko %4ko portzentajearekin ekoiztu ziren. Marshall entseguak eraldatutako beroan egindako nahaste bituminosoetan egonkortasunean hobekuntzak eta deformazio txikiagoa erakutsi zituen ez eraldatutako laginekin konparatzean. Era berean, eraldatutako mastika bituminosoak identazio-balio txikiagoak erakutsi zituen ez eraldatutakoak baino, trafiko astuneko errepideetan erabiltzeko gai izanik. Ondorioz, hondakineko poliuretano-aparra etorkizun handiko betun eraldatzaile izan daitekeela atzematen da, betunaren propietateak hobetzen dituena.

Abstract 151 | PDF Downloads 135

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

poliuretano-apar hondakina, birziklatutako materiala, betun eraldatzailea, beroan egindako nahastea, mastika bituminosoa, polimeroz eraldatutako betuna

Atala
Ale Berezia