Estresa, migraina eta hirugarren belaunaldiko terapiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-11-2023
Garikoitz Azkona Mendoza Eider Egaña-Marcos

Laburpena

Gaur egun, gero eta sarriagok dira inolako etiologia zehatz gabeko gaixotasun eta nahasmenduak. Eguneroko estresak min kronikoa garatzeko arrisku faktorea da. Migraina min kroniko posible horietako bat da. Badakigu, estres kronikoa antsietatearekin eta depresioarekin gehien lotzen den faktorea dela. Antsietatea eta depresioak eragin dezaketen estresak, migraina pairatzeko arrisku altuagoarekin erlazionatu berri da. Are gehiago, bi fenomeno hauen arteko bi noranzkoetako harremana definitu dute. Errebisio artikulu honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, estresa eta migraina erlazionatzen dituen lanen errebisioa egitea, eta bestetik, tratamendu farmakologikoen gehiegizko erabilera eta terapia psikologiko indibidualizatuen beharra nabarmentzea. Oro har, estresoreek eragindako ardatz hipotalamiko-pituitario-adrenalaren aktibazioak aldaketak eragin ditzake serotoninaren sistema, zirkulazio kraniala eta minaren kontrola desorekatuz. Beraz, migraina nahaste neurobaskular gisa definitu daiteke, emakumeetan prebalenteagoa izanik. Migraina bi eratara aurkeztu daiteke; ohiko migraina edo auradun migraina. Azken honek, pazienteen % 30k pairatzen du eta aldez aurreko fase bat izaten dute, nahasmendu bisual, somatosentsorial eta/edo disfasikoekin. Tratamendu farmakologikoak minaren mekanismoak inhibituz eta garun-azaleko odol-hodietako hantura murriztuz egiten dute beren efektua. Hala ere, ez dute migrainen benetako zergatian efekturik egiten. Horregatik, gaur egun, ohizkoagoak dira hirugarren belaunaldiko terapiak. Terapia hauek, pazienteren jokabidea aldatzeko asmoz, pazientearen bizipenak eta testuinguru sozial eta kulturala kontutan hartzen dute. Migraina nahaste neurofisiologiko bat baino, beste faktoreen zergatia izan daiteke, hala nola estres kronikoaren eragina. Artikuluan, azken urteetan migraina tratatzeko erabili diren terapiak eta beren efektuak azaltzen dira.

Abstract 86 | PDF Downloads 38

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta