Estresa, migraina eta hirugarren belaunaldiko terapiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-11-2023
Eider Egaña-Marcos Garikoitz Azkona

Laburpena

Gaur egun, gero eta sarriagoak dira inolako etiologia zehatz gabeko gaixotasun eta nahasmenduak. Eguneroko estresa min kronikoa garatzeko arrisku faktorea da. Migraina min kroniko posible horietako bat da. Badakigu estres kronikoa antsietatearekin eta depresioarekin gehien lotzen den faktorea dela. Antsietateak eta depresioak eragin dezaketen estresa migraina pairatzeko arrisku altuagoarekin erlazionatu berri da. Are gehiago, bi fenomeno horien arteko bi noranzkoko harremana definitu dute. Errebisio artikulu honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, estresa eta migraina erlazionatzen dituen lanen errebisioa egitea, eta, bestetik, tratamendu farmakologikoen gehiegizko erabilera eta terapia psikologiko indibidualizatuen beharra nabarmentzea. Oro har, estresoreek eragindako ardatz hipotalamiko-pituitario-adrenalaren aktibazioak aldaketak eragin ditzake, eta serotonina sistema, zirkulazio kraniala eta minaren kontrola desorekatu. Beraz, migraina nahasmendu neurobaskular gisa defini daiteke, emakumeetan prebalenteagoa izanik. Migraina bi eratara aurkez daiteke; ohiko migraina edo auradun migraina. Azken hori pazienteen % 30k pairatzen dute, eta aldez aurreko fase bat izaten du, nahasmendu bisual, somatosentsorial eta/edo disfasikoekin. Tratamendu farmakologikoek minaren mekanismoak inhibituz eta garun-azaleko odol-hodietako hantura murriztuz egiten dute beren efektua. Hala ere, ez dute migrainen benetako zergatian efekturik egiten. Horregatik, gaur egun, ohikoagoak dira hirugarren belaunaldiko terapiak. Terapia horiek, pazientearen jokabidea aldatzeko asmoz, haren bizipenak eta testuinguru sozial eta kulturala kontuan hartzen dituzte. Migraina nahasmendu neurofisiologiko bat baino gehiago beste faktore batzuen ondorio izan daiteke, hala nola estres kronikoarena. Artikuluan, azken urteetan migraina tratatzeko erabili diren terapiak eta haien efektuak azaltzen dira.

Abstract 205 | PDF Downloads 173

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

migraina, estresa, aura, estigma, hirugarren belaunaldiko terapiak

Atala
Ale Arrunta