Inhibizio Latentearen urritasuna: gaitasun eza ala trebetasuna? Deficit of latent inhibition: deficiency or ability?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-03-05
Ixone Badiola Lekue
Naiara Arriola Garicano
Gabriel Rodríguez San Juan

Laburpena

Inhibizio latentea (IL) organismoek garrantzirik gabeko estimuluei arreta ez jartzen ikasteko duten gaitasuna islatzen duen fenomenotzat hartzen da [1]. Hori kontuan hartuta, ILaren adierazpenean agertu daitezkeen ezberdintasun indibidualak arretarekin lotutako ezaugarri jakin batzuen markatzaile gisa interpreta daitezke. Adibidez, proposatu da ILaren urritasunaren adierazpenaren joerak garrantzirik gabeko informazioa iragazteko zailtasuna adieraz dezakeela. Artikulu honetan, zaurgarritasun partekatuaren ereduaren [3,4] ezaugarrien eztabaida egiten dugu. Eredu honek ILaren urritasuna funtzionamendu kognitibo akastunaren edo efizientearen markatzaile kognitiboa nola izan daitekeen azaltzen du. Informazioaren iragazpen murrizpenak, informazio-bolumen bereziki handia sistemaren prozesamendu-baliabideetara sartzea eragingo du. Ereduaren arabera, iragazte murriztu horrekin batera indargune kognitibo gehigarririk ez badago, estimulu garrantzitsuei arreta emateko orduan defizita sortuko da, prozesatze-baliabideak garrantzirik ez duten estimuluekin konprometituko baitira. Kasu horietan, ILaren urritasuna psikopatologiarekiko zaurgarritasunarekin lotuko da. Aitzitik, iragazketa murriztua indargune kognitibo gehigarriak dituen sistema batean gertatzen bada, iragazkiak pasatzen duen informazio-bolumen handia maneiagarria izango da. Kasu horretan, posible izango da urruneko asoziazioak edo loturak ezartzea ageriko edo ohiko harremana ez duten informazio atalen artean. Egoera honetan, ILaren urritasuna gatazkak konpontzeko orduan oso eraginkorra den pentsamendu sortzaile batekin lotuko da.

Abstract 90 | PDF Downloads 36

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Inhibizio latentea, inhibizio latentearen urritasuna, markatzaile kognitiboa, zaurgarritasun partekatuaren eredua

Atala
Ale Arrunta