Inhibizio Latentearen urritasuna: gaitasun eza ala trebetasuna? Deficit of latent inhibition: deficiency or ability?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Naiara Arriola
Gabriel Rodríguez
Laburpena
Inhibizio latentea (ILa) organismoek garrantzirik gabeko estimuluei arreta ez jartzen ikasteko duten gaitasuna islatzen duen fenomenotzat hartzen da. Hori kontuan hartuta, ILaren adierazpenean ager daitezkeen ezberdintasun indibidualak arretarekin lotutako ezaugarri jakin batzuen markatzaile gisa interpreta daitezke. Adibidez, proposatu da ILaren urritasunaren adierazpenaren joerak garrantzirik gabeko informazioa iragazteko zailtasuna adieraz dezakeela. Artikulu honetan, zaurgarritasun partekatuaren ereduaren ezaugarrien eztabaida egiten dugu. Eredu honek azaltzen du ILaren urritasuna nola izan daitekeen funtzionamendu kognitibo akastunaren edo efizientearen markatzaile kognitiboa. Informazioaren iragazpen-murrizpenak informazio-bolumen bereziki handia sistemaren prozesamendu-baliabideetara sartzea eragingo du. Ereduaren arabera, iragazte murriztu horrekin batera indargune kognitibo gehigarririk ez badago, defizita sortuko da estimulu garrantzitsuei arreta emateko orduan, prozesatze-baliabideak garrantzirik ez duten estimuluekin konprometituko baitira. Kasu horietan, ILaren urritasuna psikopatologiarekiko zaurgarritasunarekin lotuko da. Aitzitik, iragazketa murriztua indargune kognitibo gehigarriak dituen sistema batean gertatzen bada, iragazkiak pasatzen duen informazio-bolumen handia maneiagarria izango da. Kasu horretan, posible izango da urruneko asoziazioak edo loturak ezartzea ageriko edo ohiko harremana ez duten informazio atalen artean. Egoera honetan, ILaren urritasuna gatazkak konpontzeko orduan oso eraginkorra den pentsamendu sortzaile batekin lotuko da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Inhibizio latentea, inhibizio latentearen urritasuna, markatzaile kognitiboa, zaurgarritasun partekatuaren eredua

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0000-0002-3080-921X