Adimen artifizialeko alborapena ulertzen
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Lan honetan adimen artifizialak gizartean dagoen alborapen soziala errepikatzeko eta areagotzeko duen arriskuan jarri nahi izan dugu fokua. Ez da erraza adostasuna lortzea alborapena terminoa definitzerakoan, eta are gutxiago termino hori neurtzea. Arazo horri helduz eman diogu hasiera lan honi. Ondoren, adimen artifizialak sortzen duen alborapena zergatik gertatzen den miatu dugu, eta horretarako, ikasketa automatikoko urrats bakoitza aztertu eta bertan gertatzen den alborapenaren jatorria azaldu dugu adibide banarekin lagunduta. Azkenik, alborapenaren kasu erreal batzuk ekarri ditugu paperera, izan genero-alborapena, izan jatorriarekin lotutakoa, izan ezaugarri fisikoetara atxikia. Alborapena murrizteko proposamenen nondik norakoak ere ekarri ditugu baina arazoa konplexua da benetan, eta horren erakusle da gaur egun ikerketako gai hori ardatz duten lanen gorakada.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Artificial Intelligence, bias

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.