Alborapena ulertzen adimen artifizialean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 14-01-2025
Olatz Arregi Olat Perez de Viñaspre Itziar Irigoien

Abstract

Artikulu honetan adimen artifizialak gizartean dagoen alborapen soziala errepikatzeko eta
areagotzeko duen arriskuan jarri nahi izan dugu fokua. Ez da erraza adostasuna lortzea alborapena terminoa
definitzerakoan, eta hori dela eta, hasteko, lan honetan zer adierazten dugun alborapena terminoa erabil-
tzean azaldu dugu. Ondoren, adimen artifizialak sortzen duen alborapena zergatik gertatzen den analizatu
dugu, eta horretarako, ikasketa automatikoko urrats bakoitza aztertu eta bertan gertatzen den alborapena-
ren jatorria azaldu dugu adibide banarekin lagunduta. Azkenik, alborapenaren kasu erreal batzuk ekarri
ditugu paperera datu-motaren arabera (ahotsa, testua, irudia eta ezaugarrien datu-taula) antolatuta. Datu-
mota oso ezberdinak izan arren, denetan aurki daitezke alborapen kasu mingarriak, izan genero alborapena,
izan jatorriarekin lotutakoa edota ezaugarri fisikoetara atxikia. Arazoa konplexua da benetan eta gaur egun
ikerketako gai hori ardatz duten lanen gorakada da horren erakusle.

Abstract 31 | PDF (Euskara) Downloads 11

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Berezia