Animalia-esperimentazioaren alborapen arriskua: SYRCLE RoB nahikoa al da?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-09-01
Erik Paco Barrio

Laburpena

Ausazko saio klinikoak ikerketa klinikoaren estandar altuentzat hartu izan dira. Hala ere, diseinuan, jokaeran, analisian edota emaitzak argitaratzeko orduan egiten diren hutsegiteak interbentzioaren benetako eraginaren estimazio okerra lortzera bultza gaitzake. Horri alborapena deritzo. Alborapena neurtzeko asmoz, hainbat erreminta garatu izan dira urteetan zehar, hala nola, Jadaden eskala eta egiaztapen zerrendak. 2005. urtean, Cochrane Collaboration erakundeak, erreminta hauen paradigma aldatzeko asmoz, Cochrane RoB (“Risk of Bias”) erreminta argitaratu zuen. Hala ere, Cochrane Collaboration erakundearen erreminta pertsonetan egiten diren ausazko saio klinikoetarako sortu zen. Zentzu honetan, animalia-esperimentazioa gaur egun ere asko erabiltzen den ikerkuntza mota da. Ondorioz, SYRCLE erakundeak Cochrane RoBaren moldaketa proposatu zuen 2013. urtean animalia-esperimentazioaren esparruan erabilgarria bihurtzeko asmoz. Lan honetan, SYRCLEen moldaketaren erabilgarritasunaren analisia egin da PubMed datu basetik erauzitako artikulu lagin batetik abiatuta. Era berean, edozein alborapen arriskua baloratzen duten erreminten baliagarritasuna neurtzeko tresna aurkezten dugu hemen, PROBATES izendatuta.

Abstract 68 | PDF Downloads 27

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Alborapena, Cochrane RoB, SYRCLE RoB, animalia-esperimentazioa, analisi konparatiboa

Atala
Ale Arrunta