Animalia-esperimentazioaren alborapen-arriskua: SYRCLE RoB nahikoa al da?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Ausazko saio klinikoak ikerketa klinikoaren estandar gorentzat hartu izan dira. Hala ere, diseinuan, jokaeran, analisian edota emaitzak argitaratzeko orduan egiten diren hutsegiteek interbentzioaren benetako eraginaren estimazio okerra lortzera bultza gaitzakete. Horri alborapena deritzo. Alborapena neurtzeko asmoz, hainbat tresna garatu izan dira urteetan zehar, hala nola Jadaden eskala eta egiaztapen-zerrendak. 2005. urtean, Cochrane Collaboration erakundeak, baliabide hauen paradigma aldatzeko asmoz, Cochrane RoB («Risk of Bias») tresna argitaratu zuen. Hala ere, Cochrane Collaboration erakundearen tresna pertsonetan egiten diren ausazko saio klinikoetarako sortu zen. Zentzu honetan, animalia-esperimentazioa gaur egun ere asko erabiltzen den ikerkuntza mota da. Ondorioz, SYRCLE erakundeak Cochrane RoB-aren moldaketa proposatu zuen 2013. urtean animalia-esperimentazioaren esparruan erabilgarria bihurtzeko asmoz. Lan honetan, SYRCLEren moldaketaren erabilgarritasunaren analisia egin da PubMed datu basetik erauzitako artikulu lagin batetik abiatuta. Era berean, edozein alborapen-arrisku baloratzen duten erreminten baliagarritasuna neurtzeko tresna aurkezten dugu hemen, PROBATES izendatuta.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
alborapena, Cochrane RoB, SYRCLE RoB, animalia-esperimentazioa, analisi konparatiboa

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.