Candida-ren Aurkako Txertaketa Estrategien Erronkak eta Aurrerapenak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-05-21
Ander Díez Villalba

Laburpena

Candida spp. onddoak legamia komentsalak dira normalean, eta kolonizazio endogenoek infekzioak eragin ditzakete, baina transmisio exogenoa ere gerta daiteke. Infekzioak forma azalekoetatik inbaditzaileetaraino alda daitezke. Kandidiasia, batez ere kandidiasi inbaditzailea, osasun publikoarentzako arrisku handia da, hilkortasun-tasa altuak eragiten baititu. Espainiako ospitaleetan, kandidiasiak infekzio nosokomialen % 8 inguru eragiten du, eta, mundu osoan, milioi erdi pertsonari eragiten dio kandidemiak (odol-infekzio larria) urtero. Tratamendua antifungikoetan oinarritzen da, baina onddoek garatutako erresistentziak eta toxikotasunak arazoak sortzen dituzte. Testuinguru honetan, immunizazioa alternatiba itxaropentsu gisa agertu da, eta txerto profilaktikoak eta antigorputzen bidezko immunizazioak aztertzen dira. Hala ere, txertoen garapena erronka handia da, kontuan hartu behar direlako C. albicans-en morfologia-plastikotasuna, tolerantzia immunologikoa eta espezieen aniztasuna. Txerto esperimentalak hainbat estrategiatan oinarritzen dira, hala nola ahuldutako zelula bizien txertoak, zelula hilen txertoak, proteina birkonbinatuen txertoak, peptido-txertoak eta nanopartikulak. Txertaketa-estrategia hauek kandidiasiaren kontrolerako ikuspegi berritzaileak eskaintzen dituzte; izan ere, saiakuntza klinikoen fasera iritsi dira bi txerto: NDV-3A eta PEV7. Hala ere, gaur egun ez dago merkatuan eskuragarri gizakietan erabiltzeko baimendutako Candida-ren aurkako txertorik.

Abstract 137 | PDF Downloads 94

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Candida, kandidiasi inbaditzailea, txertoak, immunizazioa, immunoeskasia

Atala
Ale Arrunta