Candida-ren Aurkako Txertaketa Estrategien Erronkak eta Aurrerapenak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-05-21
Ander Díez Villalba

Laburpena

Candida spp. legami komentsalak dira, eta kolonizazio endogenoek infekzioak eragiten dituzte, baina transmisio exogenoa ere gerta daiteke. Infekzioak forma azalekoetatik inbaditzailetaraino aldatu daitezke. Kandidiasia, batez ere kandidiasi inbaditzailea, osasun publikoarentzako arrisku handia dakar, hilkortasun-tasa altuak eraginez. Espainiako ospitaleetan, kandidiasiak infekzio nosokomialen %8a inguru eragiten du, eta mundu osoan, milioi erdiko pertsonari kandidemia (odol-infekzio larria) eragiten dio urtero. Tratamendua antifungikoetan oinarritzen da, baina onddoek garatutako erresistentziak eta toxikotasunak arazoak sortzen dituzte. Testuinguru honetan, immunizazioa alternatiba itxaropentsu gisa agertu da, txerto profilaktikoak eta antigorputzen bidezko immunizazioak aztertzen direlarik. Hala ere, txertoen garapena erronka handia da, C. albicans-en morfologia-plastikotasuna, tolerantzia immunologikoa eta espezieen aniztasuna kontuan hartu behar direlako. Txerto esperimentalak hainbat estrategia desberdinetan oinarritzen dira, hala nola ahuldutako zelula bizien txertoak, zelula hilen txertoak, proteina birkonbinatuzko txertoak, peptido-txertoak eta nanopartikulak. Txertaketa estrategia hauek kandidiasiaren kontrolerako ikuspegi berritzaileak eskaintzen dituzte, izan ere, bi txerto, NDV-3A eta PEV7 saiakuntza klinikoen fasera iritsi dira. Hala ere, gaur egun, ez dago gizakietan erabiltzeko baimendutako Candida-ren aurkako txertorik merkatuan eskuragarri.

Abstract 100 | PDF Downloads 58

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Candida, kandidiasi inbaditzailea, txertoak, immunizazioa, immunoeskasia

Atala
Ale Arrunta