Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna Hutsune Bifasikoen Aurrean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Energia berriztagarrien integrazioa funtsezkoa da helburu klimatikoak betetzeko, baina hauek sorgailu sin-
krono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, sistemaren inertzia eta indarra murriztu egiten dira,
egonkortasun arazoak sorraraziz. Hori dela eta, sarearen konexio kodeek energia berriztagarrien bihurgai-
luek babes funtzioak betetzea eskatzen dute. Lan honek bihurgailuen kontrolak aztertzen ditu, batez ere
tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren beharrak asetzeko. Sare desorekatuetan funtzionatzeko kontrolen
gaitasunak eta mugak aztertuko dira, eta emaitzak Matlab-Simulink bidez simulatuko dira. Bihurgailuen
kontrol klasikoak hutsune bifasikoen aurrean funtzionatzeko gai direla ondorioztatu da, baina sare desore-
katuetan kontrol bereziak inplementatzea beharrezkoa da sare kodeen funtzionalitateak betetzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Bihurgailu Kontrola, LVRT, Kontrol bektoriala, SArera konektatutako bihurgailuen kontrola, sare desorekatua, sare jarraitzaile bihurgailuak, Tentsio hutsuneak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.