Sarera konektatutako bihurgailuen erantzuna hutsune bifasikoen aurrean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Energia berriztagarrien integrazioa funtsezkoa da helburu klimatikoak betetzeko, baina berriztagarriek sorgailu sinkrono konbentzionalak ordezkatzen dituzten heinean, sistemaren inertzia eta indarra murriztu egiten dira, eta ondorioz egonkortasun-arazoak sortzen dira . Hori dela eta, sarearen konexio-kodeek energia berriztagarrien bihurgailuek babes-funtzioak betetzea eskatzen dute. Lan honek bihurgailuen kontrolak aztertzen ditu, batez ere tentsio baxuetan jarraitzeko gaitasunaren beharrak asetzeko. Sare desorekatuetan funtzionatzeko kontrolen gaitasunak eta mugak aztertu dira, eta emaitzak Matlab-Simulink bidez simulatu dira. Bihurgailuen kontrol klasikoak hutsune bifasikoen aurrean funtzionatzeko gai direla ondorioztatu da, baina sare desorekatuetan beharrezkoa da kontrol bereziak inplementatzea sare-kodeen funtzionalitateak betetzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.