Dirac-en ekuazioa eta mekanika kuantiko erlatibista

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-12-18
Naiara Arrizabalaga Uriarte

Laburpena

Deribatu partzialetako ekuazioen artean, badago bat elektroien mugimendua aztertzen duena ikuspuntu erlatibista batetik. Ekuazio horri Diracen ekuazioa deritzo. Ekuazioa Paul Dirac fisikariak asmatu zuen 1928. urtean, eta historiako ekuazio garrantzitsua izan da mekanika kuantioko erlatibistaren sorrera ekarri zuelako. Hala ere, gaur egun pil-pilean dagoen ekuazio bat da. Besteak beste grafenoaren azterketan erabiltzen da. Oinarrizko ikerketaren ikuspuntutik eta baita ikuspuntu teknologiko batetik ezin-besteko material bihurtu da grafenoa, beraren propietate elektronikoak direla eta. Horrez gain, quarken hadroien barruko konfinamendua deskribatzeko ere balio du. Lan honetan Diracen ekuazioaren definizioa, jatorria eta propietate batzuk aztertuko ditugu.

Abstract 127 | PDF Downloads 102

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Dirac-en ekuazioa, mekanika kuantikoa, eragileen teoria, matematika

Atala
Ale Arrunta