Mutrikuko olatu zentralaren azterketa eta potentzia maximoko puntuaren jarraipena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-04-2017
Jon Lekube Garagarza Aitor J. Garrido Hernandez Izaskun Garrido Hernandez

Laburpena

Susperraldian dauden energia iturri berriztagarri berriak berebiziko garrantzia izatera iritsi dira gaur egungo gizartean. Petrolioarekiko menpekotasuna eta berotegi efektua direla medio, energia lortzeko bide berriak miatu beharra nabarmendu da. Ozeanoek eta itsasoek energia kantite handia pilatzen dute bere baitan. Hala ere, gizakia oraindik ez da gai izan energia honetaz egokiro baliatzeko. Ur-zutabe oszilatzailean oinarritutako metodoa da gaur egun itsasotik energia ateratzeko sistema guztien artetik gehien ikertuenetako bat. Alabaina, lorturiko efizientzia baxuek zaildu egiten dute teknologia honen erabilera. Gaur egungo kontrol-metodo berriek, aldiz, efizientzia hau hobetzea ahalbidetzen dute. Metodo hauen artean badago potentzia maximoko puntuaren jarraipena, batez ere energia eolikoan asko erabilia. 

Abstract 343 | PDF Downloads 559

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

olatu-energia, ur-zutabe oszilatzailea (OWC), potentzia maximoko pun- tuaren jarraipena (MPPT)

Atala
Ale Arrunta