Zepa beltzezko hormigoi armatuz fabrikatutako habeen makurdura-esfortzuaren aurreko analisia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-02-2022
Amaia Santamaria Iñaki Marcos Jesus M Romera Marcos Larrauri Jose T San José

Laburpena

Bizi garen mundua zaintzeko erronka dugu aurrean. Garapen jasangarrirako helburuak 2030 Agendan bildu dira, eta, 12. erronkari begira, «Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak bermatzea», funtsezkoa da hondakinen kudeaketa lantzea. Altzairugintza-industria garrantzitsua da Euskal Herrian, ezinbestekoa ekonomiaren garapenerako. Horregatik, sektore horrek sortzen dituen hondakinei bizitza berri bat bilatzeko beharra dago. Hondakin nagusiak zepa beltzak dira eta eraikuntza-sektorean erabiltzen dira batik bat. Urte askotan, masa-hormigoietan agregakin bezala aztertu izan da zepa beltzaren portaera, eta oso emaitza onak lortu dira. Horregatik, lan honetan pauso bat aurrerago emango da, eta hormigoi armatuzko egiturak eraikitzeko aztertuko da zepa beltzaren erabilera. Laborategiko lan txikiak alde batera utzita, 600 l-ko bolumena egingo da, eraikuntza-prozedura arrunt batean edozein sendotasuneko zepa beltzez eginiko hormigoia nola fabrika daitekeen baieztatzeko. Lan honen erronka 4 m-ko hormigoi armatuzko habeak fabrikatzea da, makurduraren aurreko portaera aztertzeko. Erabiliko diren hormigoiak autotrinkotzaileak izango dira. Lortutako balio esperimentalak araudietan oinarritutako balio analitikoekin alderatu dira, eta emaitza onak lortu dira.

Abstract 115 | PDF Downloads 139

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

zepa beltza, hormigoi armatua, hormigoi autotrinkotzailea, makurduraren aurreko portaera

Atala
Ale Berezia