Konposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura Bilboko atmosferan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 27-10-2013
Maite de Blas

Abstract

Konposatu Organiko Lurrunkorrak (KOL) atmosferako kutsatzaile atmosferiko nagusien artean daude, ingurumenean eta giza osasunean izan ditzaketen aurkako eraginak direla-eta. Bilbo bezalako kokalekuetan, industriaz inguraturik dauden hiri-zonaldeetan, arreta handia eskaini behar zaio KOLen monitorizazioari, bertako eta inguruko iturrien ekarpena nabarmena izaten baita. Gainera, Bilbo orografia konplexuko eremuan kokaturik dago, kutsatzaileak sakabanatzeko aurkako baldintzak ohikoak izaten direlarik.

Lan honetan Bilbon neurtutako KOL toxiko batzuen kontzentrazioak aztertuko dira, 1997-2001 eta 2006-2008 urteetan zehar luzatu zen etengabeko, on-line eta ordukako neurketa-programaren barnean. Denbora-eskala desberdineko kontzentrazio-profilak erabiliz eta kokalekuaren sakabanatze-baldintzak kontuan hartuz, KOL bakoitzaren ustezko jatorriak eta jasandako atmosferako prozesuak aztertzen dira.

Emaitzen arabera, ibilgailuen isuriak dira KOL aromatikoen jatorri nagusia Bilbon, baina badaude trafikoaz gain industria-jatorria duten konposatuak, bentzenoa esate baterako. Azken hau, oraingoz, Europar Zuzendaritzak arautzen duen KOL bakarra da. Aztertutako neurketa-epean, bentzenoaren kontzentrazio-muga ez zen gainditu Bilbon eta, gainera, haren kontzentrazioa era nabarmenean murriztu zen 1997tik 2008ra. KOL kloratuen iturri nagusiak industria eta dendak dira. Azkenik, egiaztatu zen neurketa-epean zehar KOLen inhalazioak ez duela giza osasunean berehalako eragin kaltegarririk, baina minbizia sortzeko arriskua areagotzen duela. 

Abstract 204 | PDF (Euskara) Downloads 217

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta