Ikasketaren eta oroimenaren oinarri estruktural eta molekularrak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 25-11-2018
Ane Murueta-Goyena Harkaitz Bengoetxea José Vicente Lafuente Naiara Ortuzar

Resumen

Azpimarratzekoa da garunak egunerokotasunean bizi izandako esperientziak gordetzeko eta, portaera gidatzeko, informazio hori gogorarazteko duen gaitasuna. Garuneko neurona-zirkuitu espezifikoek funtzio jakinetan parte hartzen dute, eta bekoki aurreko kortexa eta hipokanpoa bereziki garrantzitsuak dira ikasketa eta oroimen prozesuetan. Are gehiago, N-metil-D-aspartato (NMDA) hartzailea prozesu hauen substratu molekular gisa identifikatu da. Izan ere, NMDA hartzaileen azpiunitateen konposizioa eta neurogarapeneko erregulazioa plastikotasun sinaptikoarekin zuzenki erlazionatuta daude. Halaber, faktore neurotrofikoak ezinbestekoak dira plastikotasun sinaptikoan aldaketak eragiteko eta, ondorioz, kognizioaren hobekuntza bat lortzeko. Artikulu honetan, bekoki aurreko kortexaren eta hipokanpoaren anatomia, funtzioa eta eremu bien arteko elkarrekintzaren berrikuspena egiteaz gain, ikasketa eta oroimen prozesuetan duten parte-hartzea deskribatzen da. Azkenik, itu molekularren modulazioak duen efektua ere aztertzen da, NMDA hartzaileei eta faktore neurotrofikoei arreta berezia jarriz.

Abstract 384 | PDF (Euskara) Downloads 373

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos