Argiak zuzendutako tratamendu alternatiboa minbiziaren kontra
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Enrique García Martínez de la Hidalga Jorge Bañuelos
Resumen
osasunaren esparruan, minbizia da gaixotasunen artean gizartearen kezka garrantzitsuenetarikoa beraren heriotza-tasa altua dela eta. Ikerkuntzan ahalegin nabariak eta ugariak egiten ari dira minbizia sendatzeko, metodo terapeutiko berriak bilatzeko, eta erradioterapiaren eta kimioterapiaren albo-efektu kaltegarriak ekiditeko. Azken bolada honetan, alternatiba osagarri gisa terapia fotodinamikoak arrakasta izan du, batez ere larruazaleko minbiziak tratatzeko. Metodo honetan argiak fotosentikortzaile bat aktibatzen du oxigeno singletea sortzeko. Izan ere, azken espezie hori zitotoxikoa da, eta aktibitate antikantzerigenoa erakusten du. Lan honetan, arreta fotosentikortzaileetan jartzen da. Zehazki, horien zenbait alderdi garrantzitsu azaldu eta aztertzen dira, hala nola haien diseinu molekularra, bete behar dituzten eskakizunak aipatuz, eta orobat azalduz zer prozesu fotofisiko dauden argiak zuzendutako oxigeno singletearen sorreraren atzean. Bukatzeko, adierazten dira gaur egun eskuragarri dauden fotosentikortzaile organikoak, bereziki BODIPY izeneko koloratzaileak azpimarratuz.