Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 04-02-2022
Laura Quesada Ganuza
Leire Garmendia
Irantzu Álvarez
Estibaliz Briz Blanco
Ane Villaverde

Resumen

Artikulu honetan hirigune historikoetarako klima–aldaketarekin erlazionatutako arriskuen ebaluaziorako metodologiei buruzko egungo literaturaren berrikuspen sistematiko eta kritikoa egiten da. Horretarako, gaur egungo literaturaren azterketa sakona egin da Web of Science eta Scopus datu-baseetan, klima-aldaketaren eta ondoriozko muturretako gertaeren eraginpean dagoen kultura-ondarearen kalteberatasun eta arrisku ebaluazio metodologiak identifikatu eta ezaugarritzeko. Etorkizunean zuzendu beharreko metodologien ezaugarriak eta ezagutza-hutsune nagusiak identifikatu dira, hirigune historikoetan bero-boladak izateko arriskua ebaluatzeko metodologia holistikorik eza barne. Berrikuspenaren emaitzak aztertu dira, ondoren arriskuak ebaluatzeko etorkizuneko metodologietarako adierazleak  identifikatu eta garatzeko. Metodologia horiek, hirigune historikoetako elementuak sistema bakar gisa landuko dituzte, eta bero-bolada luzeek izan dezaketen inpaktu potentziala landuko dute, muturreko gertaera klimatiko horien probabilitate handiagoa kontsideratuz.

Abstract 238 | PDF (Euskara) Downloads 173

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Ale Berezia