Zitral, kannabidiol eta laktoferrinaren konbinazioa flukonazolarekin Candida spp.ak sortutako infekzioak tratatzeko estrategia berri gisa The use of the combination of citral, cannabidiol and lactoferrin with fluconazole as new strategies for the treatment of infections caused by Candida spp.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 20-02-2024
Iñigo de-la-Fuente Andrea Guridi Juan Daniel Cartón Esther Tamayo Iker de-la-Pinta Guillermo Quindós Elena Eraso Elena Sevillano

Resumen

Farmakoekiko erresistenteak diren Candidaren isolamenduak eragindako kandidiasiaren intzidentziak gora egin du, eta horrek heriotza-tasa handiagoak ekartzeaz gain tratamendu-arazoak inplikatzen ditu, alternatiba terapeutiko berrien beharra areagotuz. Etorkizun handiko estrategietako bat farmako antifungikoak, hala nola flukonazola, eta berez jarduera antifungikorik erakusten ez duten beste konposatu batzuk konbinatzean datza, efektu sinergikoak lortzeko asmoz. Lan honen helburua flukonazola zitralarekin, kannabidiolarekin eta laktoferrinarekin konbinatzea izan zen, Candida espezieen aurka aktibitate antimikrobianoa aztertzeko. Aktibitatea xake-taularen metodoaren bidez ebaluatu zen, eta interakzioa, kontzentrazio inhibitzaile zatikatuaren indizea kalkulatuz. Konposatu guztiek flukonazolaren kontzentrazio minimo inhibitzailea murriztea lortu zuten, nahiz eta desberdintasunak egon espezieen arabera. Efektu sinergikoak detektatu ziren zitralarekin eta laktoferrinarekin (Candidaren 2 eta 3 isolamendu desberdinetan, hurrenez hurren) eta gehigarria zitralarekin, kannabidiolarekin eta laktoferrinarekin (Candidaren isolamendu bakarrean, 2 desberdinetan eta bakarrean, hurrenez hurren).

Abstract 90 | PDF (Euskara) Downloads 48

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos