Hagin-ebakortzen hipomineralizazioa (MIH): etiopatogeniaren garapena, diagnostiko-irizpideak eta tratamendua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 30-05-2024
Jon Fernández-Bonet

Resumen

Molar-ebakortzen hipomineralizazioa (MIH) hortzei, bereziki molarrei eta ebakitzaileei, eragiten dien garapenaren baldintza bat da. MIHk esmaltearen akatsa eragiteaz gain,  hortzen sentikortasuna handitu, mina sortu eta batzuetan txantxar azkarra ere eragiten ditu. MIH orban zuri dekoloratua, opakua edo epel forman ager daiteke; gainera, substantzia beroak edo hotzak jatean edota edatean sentsibilitatea eta mina ere sor ditzake. MIH arazo kliniko garrantzitsua da, eta maiz odontologo orokorrari nahiz pediatriako odontologoari eragiten die. Artikulu honek erreferentzia izan nahi du Odontologiako gradua ikasten ari diren ikasleentzat, orain arte ez baitzegoen MIH euskaraz modu didaktikoan azaltzen zuen materialik. Lan honetan, patologiaren etiologiari buruz dakiguna aurkezteaz gain, proposamen diagnostiko argia eta erabaki terapeutikoak hartzeko gida ere aurkezten dira, etorkizuneko ikerketetarako orientazioari buruzko iradokizunekin batera. Hemen aurkezten diren jarraibide diagnostiko eta terapeutikoak Europako Odontopediatria Elkarlegoaren azken bertsio eguneratuan oinarritzen dira.

Abstract 88 | PDF (Euskara) Downloads 27

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hipomineralización incisivo molar, MIH, Etiología, Diagnóstico, Tratamiento, Guía

Sección
Artículos