CO2-a bahitu eta balorizatzeko prozesuen ekarpena Energiaren Nazioarteko Erakundearen agertokietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 14-03-2024
Onintze Parra Ipiña Ander
Javier Ereña
Ainara Ateka

Resumen

Klima-aldaketa da gaur egungo arazo handienetakoa gizartean. Hori dela eta, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) hainbat agertoki proposatu ditu, egungo politika eta joeren arabera, jarraitu beharreko gidalerroekin. Ildo horien artean, azkenaldian garrantzi handiagoa ematen zaie CO2-a bahitu, biltegiratu eta erabiltzeko prozesuei, bereziki azken horri. Hala ere, CO2-a bahitzeko prozesuak (airetik zuzeneko bahiketa, errekuntza aurrekoa, errekuntza ostekoa eta oxierrekuntza) instalatzen diren instalazioetako etapa garestiena dira oraindik. Horregatik, CO2-a biltegiratu ordez, berotegi-efektua eragiten duen gas hori erabiltzea proposatzen da, hartara, emisio gehigarririk gabeko karbono-zikloak sortzeko. Erabilera-prozesuen artean, prozesu biologikoak eta kimikoak bereizten dira. Lehengo kasuan, karbonoaren finkapen biologikoa egiten da mikroorganismoak erabiliz, CO2-a bioproduktu bihurtzeko. Prozesu kimikoetan, aldiz, CO2-a ezabatzeko eta beste produktu bat bihurtzeko erreakzioak gertarazten dira. Horien artean, honako hauek dira aipagarrienak: reforminga, hidrogenazioa, mineralizazioa, karboxilazioa eta bihurketa kimiko eta elektrokimikoa. Erabilera-prozesu horiek IEAren helburuak lortzen lagunduko lukete, hots, 2050ean karbono-emisio neutroak lortzea.

Abstract 167 | PDF (Euskara) Downloads 102

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos