Ura garbitzeko mintzen garapena Development of membranes for water remediation
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Peio Martinez
Resumen
Munduan zehar aurkitzen den arazo larrienetarikoa edateko uraren gabezia hazkorra da, kutsatzaile ezberdinek eraginda. Mintzen garapena premiazkoa da baldintza urtar ezberdinetan kutsatzaileen kudeaketa aurrera eramateko, garbiketa mekanismo ezberdinen arabera (ukatzea edo adsortzioa) material ezberdinak erabil daitezke, orokorrean polimeroak edo zeramikak izanik. Modu honetan, prozesatze metodo asko garatu dira material eta baldintzen arabera. Alde batetik, zeramikak zurrunak eta kimikoki geldoak izanik, beraien prozesatzea zein erabilera muturreko baldintzetan ematen dira. Beste aldetik, polimeroak disolbagarriak eta tenperaturarekin biguntzeko gaitasuna izanik, baldintza leunagoetan maneiatu behar dira. Lan honetan, ura garbitzeko erabiltzen diren mintzen ezaugarri orokorrak aurkezten dira, hau da, kutsatzaileak kentzeko erabiltzen diren mekanismo fisiko eta/edo kimikoak, mintz bat eratzeko prozesatze-teknikak eta sortzeko material desberdinen propietateak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.