Ura garbitzeko mintzak: funtzionamendua eta lortzeko era Development of membranes for water remediation
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Munduan zehar aurkitzen den arazo larrienetarikoa edateko uraren gabezia hedatuz doala da, hainbat kutsatzailek eraginda. Mintzen garapena premiazkoa da askotariko ur-eskuragarritasuneko egoeretan kutsatzaileen kudeaketa aurrera eramateko. Garbiketa-mekanismo bakoitzaren arabera (tamainaren araberako bereizketa edo adsortzioa) material batzuk erabiliko dira, oro har polimeroak edo zeramikak. Modu honetan, prozesatze-metodo asko garatu dira material eta baldintzen arabera. Alde batetik, zeramikak zurrunak eta kimikoki geldoak direnez gero, haien prozesatzea zein erabilera muturreko egoeretarako dira egokiak. Beste alde batetik, polimeroak disolbagarriak direnez eta tenperaturarekin biguntzeko gaitasuna dutenez, egoera leunagoetan maneiatu behar dira. Lan honetan, ura garbitzeko erabiltzen diren mintzen ezaugarri orokorrak aurkezten dira; hau da, kutsatzaileak kentzeko erabiltzen diren mekanismo fisiko edo/eta kimikoak, mintz bat eratzeko prozesatze-teknikak eta sortzeko material bakoitzaren propietateak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
edateko ura, mintzak, kutsatzaileak, polimeroak, zeramikak, adsortzioa, iragazketa

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0000-0003-1309-2373