Energia aurrezpena eta jasangarritasuna: aplikazioa ikastetxeetan eta Eraikinen Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Lan honen xedea da unibertsitateko ezagutzak eta praktikak eraikinen energia-esparruan integratzea, bigarren hezkuntzako ikasleekin batera. Hala, bigarren hezkuntzaren eta unibertsitate-ikasketen arteko harremana sendotzeko energia-estrategiak definitzen dira, Deustuko Ikastolan "proiektu pilotu" bat gauzatuz, eta gaztetxoen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako (STEM) bokazio zientifikoak sustatuz, bereziki emakumeengan. Proiektuan ikastetxearen energia-erabilpena aztertzen da, unibertsitateko ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako ikasleen laguntzarekin, bai eta Eusko Jaurlaritzako Eraikinen Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiko (EKKL) profesionalekin ere. Helburua STEM irakaskuntzan ikasleak motibatzea eta indartzea da, interesa eta hurbiltasuna pizteko eta eraikinen energia-eraginkortasunaren ezagutza sustatzeko. Funtsezkoa da bigarren hezkuntzako ikaslegoa eremu horiekin lotzea, etorkizun profesionala aukeratzean oinarri bat izateko eta euren buruak horrelako lanbideetara bideratzeko. Garatutako jarduera nagusien artean (1) Ikastetxeen energia-kontsumoaren egungo egoera aztertu da; (2) Ikastetxeetarako dibulgazio-hitzaldiak diseinatu eta inplementatu dira; (3) Saiakuntza esperimentalak egin dira in-situ ikastetxeetan; (4) Ikasleek ikastetxeetako energia-eraginkortasuna hobetzeko proiektuak garatu dituzte. (5) EKKL bisitatu da, eraikuntzako energia-arloko errealitate profesionala ezagutzeko; eta, bukatzeko, (6) Ikasleentzako kongresu bat diseinatu eta inplementatu da. Ondorio gisa nabarmentzen da, ikasleentzat oso aberasgarria izan dela energia-eraginkortasunaren ezagutzak dituzten profesionalekin lan egitea, auditoretza-saiakuntza errealetan oinarrituz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.