Zein erlazio dago entzumen-galeraren eta Alzheimer gaixotasunaren artean? Tentsio-menpeko potasio-kanalen papera aztergai
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Entzumen-galera (hipoakusia) eta narriadura kognitiboa zahartzaroarekin lotuta dauden bi egoera dira. Bi faktoreek bata bestean eragina dute. Entzumen-seinalearen transmisioan tentsio-menpeko potasio-kanalak funtsezkoak dira. Hortaz, kanal horietako aldaketek soinuaren bereizketa zuzenari eragin diezaiokete, eta entzumen-galera bultzatu. Gainera, garuneko potasio-kanalen disfuntzioek neuroendekapenezko prozesuak eragin ditzakete. Hainbat ikerketak agerian utzi dute alterazioak daudela Alzheimerra duten pazienteen tentsio-menpeko potasio-kanalen adierazpenean eta funtzioan. Uste da alterazioek zenbait mekanismo patologiko agertzea eragin dezaketela, horien artean, neuronen kitzikakortasunaren aldaketa, neuroinflamazioa eta neuronen apoptosia. Hori dela eta, entzunbideko tentsio-menpeko potasio-kanalak itu terapeutiko moduan erabiltzeak eta haien funtzioa modulatzeak Alzheimerraren garapena moteltzeko bidea irekiko luke, eta, aldi berean, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko aukera emango luke.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.