Rift Sistema Afro-Arabiarra: kontinenteen apurketatik ozeanoen sorrerara

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-10-2012
Arturo Apraitz

Laburpena

Afrikako ekialdeko rift sistema delako egitura magmatikoak rifting prozesauren urrats guztiak biltzen ditu, riftaren hasieratik kontinenteen apurketara eta ozeanoen zabalkuntzaraino. Tokirik egokiena da, zalantzarik gabe, bai kontinenteetan estentsioz garatutako egiturak aztertzeko, bai litosferako plaken apurketa ulertzeko eta bai kontinentean zehar hedatutako deformazioa progresiboki ozeano gandorretan nola pilatzen den finkatzeko. Artikuluan Afrikan eta Arabian estentsioarekin harremanetan dauden 4 eremu nagusiren egitura orokorra eta bolkanismoaren eta tektonikaren arteko harremanak laburbiltzen dira: Itsaso Gorria, Adengo Golkoa, Afarko depresioa eta Afrikako rifta). Lurralde hauetan guztietan badirudi estentsioa duela 30 Mu hasi zela une berean basalto-plataforma izugarri handi baten oso epe laburreko erupzioarekin batera. Horren arabera, pentsa daiteke luma gorakor batek eragin nabarmena izan duela Tertziarioan zehar lurraldean gertatutako deformazioan. Hala bada, zergaitik gertatu da jada kontinenteko litosferaren apurketa Itsaso Gorria edo Adengo Golkoa bezalako zenbait eremuetan, eta Afrikako ekialdeko rifta eta Afar depresioa bezalako beste zenbaitetan ez? Hau aztertuz, kontinenteen apurketa eta banaketa nola eta zergaitik gerta daitezkeen uler dezakegu eta, era berean, noizbait Afrika apurtuko ote den jakitera ere hel gaitezke.

Abstract 112 | PDF Downloads 170

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Rift sistema, kontinenteen apurketa, ozeanoen sorrera

Atala
Ale Arrunta