Fabrikazio gehigarria medikuntza aplikazioetan: joera zientifiko eta teknologikoen zaintza

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-05-2019
Izaskun Alvarez Meaza
Enara Zarrabeitia Bilbao Itziar Martinez de Alegria Mancisidor
Itsaso Otaño Michelena

Laburpena

Medikuntza aplikazioetara bideratutako fabrikazio gehigarriak (MABIFAG) osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna dauka, eta horrek zientzia eta teknologia munduan hazkunde nabari bat egotera eraman du. Artikulu honen helburua da MABIFAGaren ikerketa egoera ebaluatzea eta zientzia eta teknologia patroiak identifikatzea. Web of Science (WoS) datu-basea eta PatSeer patente datu-basea erabiliz ikerketa esparruak garatu eta bistaratu dira, analizatuz argitalpen urteak, herrialde, aldizkari eta erakunde garrantzitsuenak, gehien aipatu diren artikuluak eta teknologia-jardueren bideak. Emaitza orokorrek azaltzen dute MABIFAG azkar eskuratzen ari dela arreta zientzia ekoizpenean. Ikerketa lanak nagusiki AEBn kontzentratzen dira, eta hangoak dira artikulu gehien argitaratzen dituzten aldizkariak eta gehien aipatu den artikulua ere. Bestalde, artikulu gehien dituzten erakundeak Txina, Singapur eta Hego Koreakoak dira. Patenteen analisiak erakusten du merkatu estrategia AEB, Txina eta Alemaniara bideratuta dagoela, eta onuradun garrantzitsuenak entzumen-osasuna eta hortzetako protesien sektoreetan aritzen direla. «3D print», «In-vitro», «rapid prototype», «scaffold», «tissue», «mesenchimal stem-cells» eta halako terminoek osatzen dute zientziaren panorama intelektuala.

Abstract 342 | PDF Downloads 373

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

fabrikazio gehigarria, medikuntza aplikazioak, zientzia-neurkera, testu- meatzaritza, patente-neurkera

Atala
Ale Arrunta