Aluminiodun txerto-laguntzaileen eraginaren azterketa sistemen biologiaren bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Naiara Abendaño Martin Bilbao-Arribas Maitea Ortega Endika Varela-Martínez
Begoña M. Jugo

Laburpena

Hamarkadak dira aluminio konposatuak txertoen laguntzaile gisa erabiltzen direla albaitaritzan eta giza txertoetan. Laguntzaile horien erabilera oso hedatua egon arren, ez da ongi ezagutzen zein mekanismoren bidez eragiten dituzten ondorio onuragarriak eta, aldizka, kontrako erreakzioak eragin ditzakete. Sistemen biologiako tekniken bidez laguntzaile hauen sinadura molekularra ikertu da, gizakietan zein etxabereetan. Hainbat eragin-mekanismo proposatu dira aluminioaren sistema immunea pizteko ahalmena azaltzeko eta analisi transkriptomikoetan erlazionatutako geneak aurkitu dira. Batzuetan emaitzak kontraesanezkoak dira, aktibatzen den erantzun immunea desberdina izan daitekeelako egoeraren arabera. Aluminiogatzen tamainak, formak, propietate fisiko-kimikoek eta antigenoen absortzioak eragina dutela ematen du era berean. Laguntzaile hauek ez dira antigeno-garraiatzaile soilak, sistema immunea kitzikatzen duten arrisku-seinale endogenoak pizten baitituzte. Argitzeke dago oraindik haien eragin-mekanismo zehatza eta epe luzeko aktibazio immunitarioak sistema immunitarioaren gainestimulazioa eragin dezakeen.

Abstract 263 | PDF Downloads 298

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Aluminioa, txertoak, laguntzaileak, RNA-seq, ardia, sistemen biologia

Atala
Ale Arrunta