Ekoizpen-sistema erdi-estentsibopean hazitako Euskal Herriko mendiko zaldia arrazako behor-esnearen kalitate nutrizionalaren azterketa Assessment of the nutritional quality of mare milk from Basque Mountain Horse breed managed under semi-extensive system

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-06-2023
Ana Blanco-Doval
Luis Javier R. Barron
Noelia Aldai

Laburpena

Hego Euskal Herrian giza kontsumora bideratzen diren ekidoen ustiategi ugari daude, batez ere ekoizpen-sistema estentsiboetan oinarritzen direnak. Maneiu-sistema horrek landa-eremuetan eta ingurunearen babesean dituen onurak kontuan izanda, sekula aztertu ez den Euskal Herriko mendiko zaldia arrazako behor-esnearen ekoizpena proposatzen da dibertsifikazio modura. Hortaz, ikerketa honetan produktu horren kalitate nutrizionala aztertu da, konposizio orokorra (gantz, proteina, laktosa eta estraktu lehor koipegabe totalak) infragorri hurbilaren espektroskopia (NIR) teknikaren bitartez kuantifikatuz. Euskal Herriko mendiko zaldia arrazako behor-esnetan gantz kopuru bereziki baxua aurkitu zen; proteina eta laktosa kopurua, berriz, beste zaldi-arrazen esnetan aurkitutakoaren antzekoa zen. Ustiategi desberdinetako esneen ar- teko ezberdintasun estatistikoki esanguratsuak aurkitu ziren, eta larreetan denbora gutxien bazkatu zuten behorren esnea izan zen estraktu lehor koipegabearen edukian aberatsena. Bestalde, edoskitzaroak eragin esanguratsua izan zuen gantz, proteina, laktosa eta estraktu lehor koipegabearen kopuruan. Izan ere, edoskitzaroak aurrera egin ahala, gantz- eta proteina-edukiak murriztu eta laktosa-edukia handitu egin ziren. Estraktu lehor koipegabearen kopuruak, aldiz, gorabeherak jasan zituen, joera espezifikorik gabe. Beste animalia-jatorriko esneekin alderatuta, behor-esneak gantz- eta proteina-eduki urria baina laktosa-eduki altua dauzka, giza esnearen antzera. Ikerketa honetan ikusi da Euskal Herriko mendiko zaldia arrazak kalitate nutrizional altuko esnea eman dezakeela. Hortaz, egungo zaldien ekoizpen-sistema esnearen ekoizpenarekin dibertsifikatuz gero, bai arraza autoktono horren eta bai Euskal Herriko abeltzaintza estentsiboaren iraunkortasuna babestuko lirateke.

Abstract 199 | PDF Downloads 139

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Edoskitzaroa, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arraza, Kalitatea, osaera, Behor-esnea

Atala
Ale Arrunta