Mikrobiota-heste-garun ardatza eta terapia mikrobiologikoa Parkinson gaixotasunean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Cristina Miguélez
Andrea Guridi
Leticia Abecia
Naiara Ortuzar
Elena Eraso
Estibaliz Mateo
Laburpena
Parkinson gaixotasuna (PG) prebalentzia altua duen gaixotasun neurodegeneratibo bat bada ere, sintomak hasi eta 20 urtera diagnostikatzen da, eta oraindik ere ez da neuroendekapena gelditzeko tratamendu eraginkorrik aurkitu. Urte askoan sintoma motorrekin lotu den gaixotasuna izan bada ere, azken hamarkadetan sistema ez-motorretan duen eragina ikertu da, besteak beste, hesteetako mikrobiotarekin izan dezakeen lotura aztertuz. Izan ere, heste-garun ardatzaren bidez hesteetako mikrobiotak gaixotasunean eragin dezakeela ikusi da, hesteetako iragazkortasuna aldatuz eta hanturazko metabolitoak sortuz, batik bat. Gainera, hesteetako disbiosiarekin edo mikrobiotaren alterazioarekin erlazionatuta, zenbait mikroorganismoen ugaritasunean aldaketak deskribatu dira dagoeneko, batez ere bakterio-genero konkretu batzuenak. Hala, mikrobiota kontrolatzeko terapiek, besteak beste, dietoterapiak, probiotikoek, antibiotikoek eta transplante fekalekin egin diren ikerketek, emaitza itxaropentsuak erakutsi dituzte. Arlo honetan egindako aurrerapenek tratamendu berri eta eraginkorragoak bilatzeko atea zabaltzen dute, mikrobiota-heste-garun ardatza sakontasunez aztertzearen garrantzia erakutsiz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Parkinson gaixotasuna, heste-garun ardatza, mikrobiota, terapia mikrobiologikoa

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0000-0001-7996-7895