Poliesterren Jasangarritasuna: Jatorri Berriztagarrietatik Birziklapen Kimikora

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-02-27
Elena Gabirondo
Xabier Lopez de Pariza Agustin Etxeberria Haritz Sardon

Laburpena

Plastikoen ekoizpena eta kontsumoa etengabe handitzen ari da, eta horrek ingurumen-arazo larriak eragiten ditu. Testuinguru horretan, polimero jasangarri eta zirkularren garapena funtsezkoa da trantsizio ekologikoan aurrera egiteko. Lan honek poliesterretan jartzen du arreta, bi arrazoirengatik: batetik, haien erabilera zabalagatik (PET, PLA, PEF...), eta, bestetik, egitura hidrolizagarriak izateak birziklapen kimikorako aukera ematen duelako. Poliester jasangarriak bi ikuspegitatik aztertzen dira: lehengai berriztagarrietatik abiatutako sintesia, eta bizi-zikloaren amaierako degradagarritasuna eta birziklagarritasuna. Bereziki, birziklapen kimikoak, polimeroa bere monomeroetan edo beste produktu baliotsu batzuetan banatzeko prozesuak, ­aukera ematen du polimero horiek kalitatea galdu gabe berrerabiltzeko. Hidrolisia, glikolisia edo metanolisia bezalako metodoak aztertzen dira, baita horien eraginkortasuna eta eskalagarritasuna ere. Azkenik, lanak jasangarritasunaren ikuspegi orokorra ematen du: karbono-aztarna, baliabide fosilen murrizketa, eta zirkulartasun-printzipioak kontuan hartuz. Lan honen helburua poliesterren jasangarriagoak sortzeko bideak identifikatzea da, ekonomiaren eta ingurumenaren arteko oreka bilatuz.

Abstract 102 | PDF Downloads 63

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

jasangarritasuna, iturri berriztagarriak, birziklapen kimikoa, ekonomia zirkularra, polimero degradagarriak, poliesterra

Atala
Ale Arrunta