Loki lobuluko epilepsiaren eragina aldartean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-07-27
Amaia Valerio Mayayo Maddalen García Sanchoyerto Monika Salgueiro Macho Itsaso Pérez López Irantzu Rico Barrio Izaskun Elezgarai Gabantxo

Laburpena

Epilepsia garuneko jarduera elektrikoaren desorekak eragindako krisi errepikakorrez ezaugarritutako nahasmendu neurologiko kronikoa eta ohikoa da. Horren baitan, loki lobuluko epilepsia (LLE) epilepsia fokal mota ohikoena da, baita sindrome epileptiko prebalenteena ere. LLE duten pazienteetan nahasmendu psikiatrikoen prebalentzia handiagoa da epilepsia orokortua duten pazienteekin alderatuta. LLEren eta depresioaren eta antsietatearen arteko lotura bi norazkoko gisa deskribatu da. Azken bi hamarkadetan, neurologoek eta epileptologoek LLE pazienteen komorbilitate psikiatrikoak goiz identifikatzearen eta diagnostikatzearen garrantzia agerian utzi dute. Diagnostiko berantiarrak edo diagnostiko-ezak, halaber, krisi-nahasmenduen larritasuna areagotzen dute, pazienteen bizi-kalitatean hondatze nabarmena igartzeraino. Bestalde, gaur egun ez dago adostasunik paziente epileptikoei egin behar zaizkien oinarrizko proba neuropsikologikoen inguruan. Hori dela eta, askotan, zentro ezberdinek egindako ikerketa ezberdinen emaitzak ez dira konparagarriak izaten. Literatura-berrikuspen honek azken 15 urtetan zehar argitaratu diren LLEren egungo egoeraren inpaktu handiko artikuluak biltzen eta laburbiltzen ditu eta zehazki, LLE eta aldarte nahasteen arteko noranzko bikoko erlazioa aztertzen du, antsietate eta depresioa barne hartuz. Horrez gain, epilepsiaren aurkako sendagaiek aldarte-nahasmenduetan duten eragina aztertzen da. Azkenik, lan honek LLE duten pazienteen aldarte-asaldurak diagnostikatzeko erabiltzen diren proba eta tresnen estandarizazioa proposatzen du. Helburua egungo praktika klinikoan erabiltzen diren ebaluazio neuropsikologikoen estandarizazioa eta bateratzea da. Horren bidez, diagnostiko-prozesua erraztu ahal izango da, eta, ondorioz, pazienteen bizi-kalitatearen eta pronostiko orokorraren hobekuntza espero da.

Abstract 10 | PDF Downloads 13

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

epilepsia, loki lobuluko epilepsia, gaixotasun neuropsikiatrikoak, antsietatea, depresioa

Atala
Ale Arrunta