SENI eta LOHI (sudurkari galduaren bila)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Borja Ariztimuño Lopez

Laburpena

Artikulu honek Koldo Mitxelenaren lanez geroztiko berreraiketan (bai eta Mitxelenaren beraren etimologia batzuetan ere) azaltzeke utzi diren zenbait eretzi heltzen die, Akitaniako SENI eta LOHI lekukotasunen bitartez. Alde batetik, sudurkaritasun arrastorik utzi ez duten bokalarteko *n-ak ditugu eta, bestetik, segmentu beraren bilakaeraren xehetasunak, arauaren ezarpenari eta kronologia erlatiboari dagokienez, antzinako konposozio-arauekiko harremana ere kontuan harturik (cf. Igartua 2002). Eztabaidagai horiek erro monosilabikoaren teoriaren barruan (Lakarra 1995 hh) garaturiko etimologia batzuk kolokan jar litzakete, eta areago teoria hankamotz utzi, bisilabo zahar zenbaiten eratorri izaera sistema-eskakizunez harago justifikatu ezean. Hemen, oztopo horiek gainditzeko (eta gainditu beharraren erakusgarri), bi hitz-familia berri proposatzen dira: zahi/zain eta behe/mehe bikoteek osaturikoak.

Nola aipatu

Ariztimuño Lopez, Borja. 2018. «SENI Eta LOHI (sudurkari Galduaren Bila)». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):19-31. https://doi.org/10.1387/asju.20191.
Abstract 359 | PDF Downloads 397

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak