Perpaus erlatiboak euskara idatzian eta ahozkoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-09-27
Karlos Cid Abasolo

Laburpena

Perpaus erlatiboak euskal sintaxiaren ardatzetako bat dira. Izan ere, beste hainbat perpaus mendeko (denborazkoak, moduzkoak, etab.) osatzeko, perpaus erlatiboak baliatzen ditugu euskaldunok.

Lan honetan, euskal perpaus erlatibo mota guztiak aztertuko ditut. Haietatik, -eN atzizki menderagailuaren bidez osaturikoa da erabiliena, hainbesteraino, non “aditz jokatudun perpaus erlatibo arrunt” deitu ohi zaion. Honako hauek dira mota horren ezaugarri nagusietako bi:

Lehenengoa: haren erlatibagarritasuna handia da bai euskara idatzian, bai ahozkoan ere: tradizionalki uste izan den eta gaur egun ere uste den baino handiagoa.

Bigarrena: izen ardatzaren ezkerrean agertu ohi da, gure inguruko hizkuntza indoeuroparretan gertatzen ez den bezala eta, aldiz, japonieran eta beste hizkuntza askotan gertatzen den moduan. Aditz jokatugabedun perpaus erlatibo arruntarekin, zeinean lehenaldiko partizioari -tako edo -dako / Ø / -(r)iko / -(r)ikako atxikitzen zaion, beste horrenbeste jazotzen da.

Bestalde, hemen sakonki aztertuko dira perpaus erlatibo mota bakoitzean kasuen eta postposizio itsatsien erlatibagarritasuna ahalbidetzen edo errazten duten faktoreak, zeinak funtsezko gai bat diren.

Aipuak nola egin

Cid Abasolo, Karlos. 2026. «Perpaus Erlatiboak Euskara Idatzian Eta Ahozkoan». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo", iraila. https://doi.org/10.1387/asju.28957.
Abstract 61 | PDF Downloads 19

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Azkue, Resurrección María de. 1969 [1923]. Morfología vasca. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca.
Cid Abasolo, Karlos. 1987. Euskal erlatibo motak. ASJU 31(2). 599-627.
Cid Abasolo, Karlos. 1994. Tipología de la relativización en vasco, checo y español: cotejo de las lenguas románicas, eslavas y vasca respecto a ciertos fenómenos relativos. Madril: Unibertsitate Autonomoko doktorego-tesia.
Cid Abasolo, Karlos. 2011. Hizkuntzen gabeziak: euskara eta erdara, aurrez aurre. In Berbak hariz josten, 33-47. Bilbo: Mendebalde Euskal Kultur Alkartea.
EGLU‑V = Euskaltzaindia. 1999. Euskal gramatika. Lehen urratsak V. Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia. 2021. Euskararen Gramatika. Perpaus elkartuak: juntadura eta menderakuntza. Euskaltzaindia: Bilbo.
Orkaiztegi, Patricio Antonio. 1906. Observaciones para hablar y escribir tolerablemente en nuestro idioma euskaro. Tolosa: E. López.
Oyharçabal, Beñat. 1987. Étude descriptive de constructions complexes en Basque: propositions relatives, temporelles, conditionelles et concessives. Paris: Université de Paris 7ko doktorego-tesia.
Rijk, Rudolf P. G. de. 1972. Studies in Basque syntax: Relative clauses. Cambridge, Mass.: MITeko doktorego-tesia.
Villasante, Luis. 1976. Sintaxis de la oración compuesta. Oñati: Aránzazu.
Atala
Kutixiak