Ekialdeko /o/-ren igoeraren testuinguru fonologikoaren bila / Looking for the phonological context of /o/-raising in Eastern Basque

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2013-10-15
Ander Egurtzegi

Laburpena

Lan honetan euskarazko /o/ erdiko atzeko bokalaren igoera aztertzen da. Hots-eredu hau batez ere zubereran eta erronkarieran garatu zen, nahiz eta ekialdeko beste euskalkietan ere aurki daitekeen. Bilakabide honen adibideak batu eta horien testuingurua zehaztu ostean, fonetikoki sudurkarituriko [õ]-ren igoera bezala deskriba daitekeela proposatuko da. Hots aldaketa hau sudurkaritasunaren berezko anbiguotasun fonetikoaren bitartez azaltzea proposatuko da, ambigutasun hau F1-en eremuan «formante sudurkariak» gehitzeak eragiten duela. Laburbilduz, lan honek deskribapen fonologikoak erraz azaltzen ez duen baina fonetikoki arazorik gabe azal daitekeen hots-eredu bat aurkezten du, fonetikaren garrantzia ikerketa historiko eta fonologikoan azpimarratzen delarik.

Nola aipatu

Egurtzegi, Ander. 2013. «Ekialdeko /o/-Ren Igoeraren Testuinguru Fonologikoaren Bila / Looking for the Phonological Context of /O/-Raising in Eastern Basque». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 47 (2):257-66. https://doi.org/10.1387/asju.18683.
Abstract 299 | PDF Downloads 351

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak